Aizarnazabalgo Udalak diruz lagunduko du HITZA

Urola Kostako Hitza 2012ko martxoaren 1a

Aizarnazabalgo Udalak lau urterako laguntza hitzarmena sinatu du Urola Kostako Hitza-rekin, egunkariari babesa agertuz. Herenegun sinatu zuten akordioaren arabera, udalak biztanleko 3 euroko laguntza emango dio egunkariari. Goiko irudian, Urola Kostako Hitza-ko ordezkariak Bilduko zinegotziekin. Ezkerretik hasita, mahaian eserita: Uxua Ostolaza Urola Kostako Hitza-ko kudeatzailea, Alvaro Villar Aizarnazabalgo alkatea (Bildu) eta Leire Ventas Urola Kostako Hitza-ko zuzendaria. Zutik: Yolanda Alkorta, Asier Larrañaga, Mari Karmen Arregi, Asier Zamakola eta Pako Gabarain zinegotziak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide