Arantxa Jauregiren ‘Carlos+Begoña’ margo erakusketa inauguratuko dute bihar Zumaian

Aritz Mutiozabal 2012ko martxoaren 1a

Arantxa Jauregi margolari zarauztarrak Carlos+Begoña erakusketa inauguratuko du bihar arratsaldean, 19:00etan, Zumaiako Alondegiko Oxford aretoan. Izenburuak bikote baten izenari egiten dio erreferentzia. Gizonezko eta emakumezko bat, hurrenez hurren:...

Arantxa Jauregi margolari zarauztarrak Carlos+Begoña erakusketa inauguratuko du bihar arratsaldean, 19:00etan, Zumaiako Alondegiko Oxford aretoan. Izenburuak bikote baten izenari egiten dio erreferentzia. Gizonezko eta emakumezko bat, hurrenez hurren: Carlos eta Begoña. «Nire gurasoen izenak dira», argitu du margolariak. Duela urte eta erdi Zarauzko Torre Luzean erakutsi zuen proiektuaren izenburu bera jarri dio honi ere. Dena dela, ez ditu margolan berdinak bilduko. Beste erakusketa bat da, baina izenburu berarekin.


Lehen erakusketarekin ezustekoa eman nahi izan zien gurasoei. Zumaiakoa, alde horretatik, bigarren opari bat izango da: «Ez dut izenburu hoberik topatu. Agian, hurrengo erakusketan ere izenburu bera mantentuko dut. Nolabait esateko, gustuko ditut nire gurasoen izenak. Gainera, bizitza honetan dudan hoberena dira». Piktorikoki, bigarren erakusketa honek aurrekoaren ildo bera jarraitzen du. «Urtebetean ez dago garapen handirik egiterik. Beraz, antzeko koadroak izango dira ikusgai», nabarmendu du artista zarauztarrak. Guztira, 40 margo eta beste 40 zirriborro jasoko ditu gaur irekiko duen erakusketan; eta martxoaren 18a bitartean ikusi ahal izango da.
̆

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide