Bildu: «Herritarrak dira hondakinen arazoa konpontzeko giltza»

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko martxoaren 1a

Hondakinen arazoari aurre egiteko, herritarra jarri nahi du Bilduk «konponbidearen erdian»: «Herritarrek dute hondakinen arazoa konpontzeko giltza, arduraz jokatuz, birziklatuz, berrerabiliz eta gutxiago sortuz». Hori dela eta, Bilduk «urrats ausartak» emango dituela dio, «herritarrei begira, eta herritarrekin». Bilketa sistemen inguruko informazioa, ezagutza eta parte hartzea zabalduko du hala, «jakinik zarauztarren erantzuna arduratsua izango dela». Bestalde, hondakinenen auzia «alderdi interesengatik eztabaida politikoan arma gisa erabiltzeko gai serioegia» dela nabarmendu du, eta ingurumenean eta osasunean duen eraginagatik «onartezina» dela hala jokatzea. «Hondakinen kudeaketak erantzukizuna eskatzen digu udal ordezkariei, eta ez nolanahikoa. Erantzukizunaren eta benetako argudioen ordua da, herri osasuntsu eta arduratsu batean bizitzea guztion eskubidea baita». Usurbilgo Ituneko sinatzaileek eskatu bezala, Bildu «urratsak ematen» ari da. Ildo horretatik, pasa den udazkenean organikoa bereizita jasotzeko kanpaina indartu zuen, eta 3.243 familiak eman zuten izena. Horrekin batera, «epe laburrean», autokonpostatzea indartzeko kanpaina abiatuko duela jakinarazi du, «herritarrak horretara gonbidatuz». Bestalde, organikoa biltzeko bestelako neurri batzuk ere sustatuko ditu, «batez ere sortzaile handietan». Izan ere, egun «gutxi» birziklatzen dela nabarmendu du koalizioak. «Egun hondakinen %36 birziklatzen dugu. Gutxi da. Beste herri batzuk %86tik gora ari dira birziklatzen. Zergatik jarraitu behar dugu gaizki egiten, ongi egin badezakegu?». Horri lotuta, Urteta ixteko bidea «ahalik eta zabor gutxien [...]

Hondakinen arazoari aurre egiteko, herritarra jarri nahi du Bilduk «konponbidearen erdian»: «Herritarrek dute hondakinen arazoa konpontzeko giltza, arduraz jokatuz, birziklatuz, berrerabiliz eta gutxiago sortuz». Hori dela eta, Bilduk «urrats ausartak» emango dituela dio, «herritarrei begira, eta herritarrekin». Bilketa sistemen inguruko informazioa, ezagutza eta parte hartzea zabalduko du hala, «jakinik zarauztarren erantzuna arduratsua izango dela».

Bestalde, hondakinenen auzia «alderdi interesengatik eztabaida politikoan arma gisa erabiltzeko gai serioegia» dela nabarmendu du, eta ingurumenean eta osasunean duen eraginagatik «onartezina» dela hala jokatzea. «Hondakinen kudeaketak erantzukizuna eskatzen digu udal ordezkariei, eta ez nolanahikoa. Erantzukizunaren eta benetako argudioen ordua da, herri osasuntsu eta arduratsu batean bizitzea guztion eskubidea baita».

Usurbilgo Ituneko sinatzaileek eskatu bezala, Bildu «urratsak ematen» ari da. Ildo horretatik, pasa den udazkenean organikoa bereizita jasotzeko kanpaina indartu zuen, eta 3.243 familiak eman zuten izena. Horrekin batera, «epe laburrean», autokonpostatzea indartzeko kanpaina abiatuko duela jakinarazi du, «herritarrak horretara gonbidatuz». Bestalde, organikoa biltzeko bestelako neurri batzuk ere sustatuko ditu, «batez ere sortzaile handietan».

Izan ere, egun «gutxi» birziklatzen dela nabarmendu du koalizioak. «Egun hondakinen %36 birziklatzen dugu. Gutxi da. Beste herri batzuk %86tik gora ari dira birziklatzen. Zergatik jarraitu behar dugu gaizki egiten, ongi egin badezakegu?». Horri lotuta, Urteta ixteko bidea «ahalik eta zabor gutxien sortu eta ahalik eta gehien murriztu, berrerabili eta birziklatzea» dela gogoratu du. Hori dela eta, Urtetak sortzen dituen kalteak gainditzeko, «zabor politika zaharkituari» buelta eman, eta «bide eraginkorra eta zentzuduna» abiatu behar da: «%80 edo gehiago birziklatzea lortzen duen sistema eraginkorra martxan jarri behar dugu, gure herriari egokituta, eta erritmoak errespetatuz. Horrela soilik lortuko dugu zabortegiak eragindako kalteak atzean uztea».

Zero zabor bai, errauskailua ez
Bide horretan, zero zabor filosofia hartuko du oinarrian, eta errauste planta baztertu: «Zarautzen zero zabor programa ezarri eta garatzea eskatu genuen, bilketarako alternatiba osasuntsuak eta ekonomikoagoak bultzatuz». Ildo horretatik, Usurbilgo atez ateko bilketa «begi onez» ikusten du Bilduk, «eraginkorra delako, emaitzak berehalakoak direlako, eta lanpostuak sortzen dituelako».  «Errauste plantarik gabeko hondakinen kudeaketa posible dela erakutsi da. Alternatiba horretan, teknologia toxikoak baino, herritar aktiboak hartuko ditugu lagun. Arazo larria dugun kontzientzia dugu, eta konponbidea ematen saiatuko gara, sukaldez sukalde eta etxez etxe».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide