‘Zertanao.info’ webgunearen festa antolatu dute biharko

Nerea Uranga 2012ko martxoaren 1a

Zertanao.info webgunearen urtemuga ospatuko dute bihar Zestoako Gazte Asanbladakoek, eta festan parte hartzera animatzen diren herritar guztiek. Zestoako gazteen eta gazteentzako webguneak urtebete bete ditu, eta urtemuga hori ospatuko dute. Ostiraleko lehen ekitaldia 19:00etan izango da, Zestoako kultur etxean. Bertan, inguruko herrietako komunikazio proiektuen berri izateko aukera eskainiko dute; tartean, Kontu Lepo Azpeitiko Gazte Asanbladako fanzinea ezagutzeko aukera. Segidan afaria eta kontzertuak antolatu dituzte gaztetxean. Afaritarako txartelak salgai daude jada, Koiote tabernan. Zestoako Gazte Asanbladako kide Aimar Etxeberriaren arabera, biharko festarekin webgunea herrian zabaldu nahi dute. «Urtebete igaro da Zertanao.info abian jarri genuenetik, eta festaren bidez webgunea martxan eta bizirik dagoela erakutsi nahi dugu». Zertanao.info ataria poliki-poliki jarri zuten martxan. «Pixkanakako kontua izan zen, guretzako oso gauza berria zelako, eta ez genekielako jendeak nola hartuko zuen». Webguneak aurretik Zestoako Gazte Asanbladak zuen blogaren lekukoa hartu zuen. «Blogak aukera murritzak zituen, eta gure artean bazegoen lagun bat webguneak nola egin eta sortu ikasten ari zena. Orduan, ataria bat martxan jartzeko aukera polita ikusi genuen eskura». Dinamikoa eta aktiboa Webgunea Zestoako gazteei zuzendutakoa da, eta Zestoako albisteak emateaz gainera, Euskal Herriko beste hainbat berri ere jasotzen du. Webgunea kudeatzeko eta itxura ematen joateko 5-6 pertsonako lan taldea dute osatuta Zestoako gazteek. Webgunea [...]

Zertanao.info webgunearen urtemuga ospatuko dute bihar Zestoako Gazte Asanbladakoek, eta festan parte hartzera animatzen diren herritar guztiek. Zestoako gazteen eta gazteentzako webguneak urtebete bete ditu, eta urtemuga hori ospatuko dute.
Ostiraleko lehen ekitaldia 19:00etan izango da, Zestoako kultur etxean. Bertan, inguruko herrietako komunikazio proiektuen berri izateko aukera eskainiko dute; tartean, Kontu Lepo Azpeitiko Gazte Asanbladako fanzinea ezagutzeko aukera. Segidan afaria eta kontzertuak antolatu dituzte gaztetxean. Afaritarako txartelak salgai daude jada, Koiote tabernan.

Zestoako Gazte Asanbladako kide Aimar Etxeberriaren arabera, biharko festarekin webgunea herrian zabaldu nahi dute. «Urtebete igaro da Zertanao.info abian jarri genuenetik, eta festaren bidez webgunea martxan eta bizirik dagoela erakutsi nahi dugu».
Zertanao.info ataria poliki-poliki jarri zuten martxan. «Pixkanakako kontua izan zen, guretzako oso gauza berria zelako, eta ez genekielako jendeak nola hartuko zuen».

Webguneak aurretik Zestoako Gazte Asanbladak zuen blogaren lekukoa hartu zuen. «Blogak aukera murritzak zituen, eta gure artean bazegoen lagun bat webguneak nola egin eta sortu ikasten ari zena. Orduan, ataria bat martxan jartzeko aukera polita ikusi genuen eskura».

Dinamikoa eta aktiboa
Webgunea Zestoako gazteei zuzendutakoa da, eta Zestoako albisteak emateaz gainera, Euskal Herriko beste hainbat berri ere jasotzen du. Webgunea kudeatzeko eta itxura ematen joateko 5-6 pertsonako lan taldea dute osatuta Zestoako gazteek. Webgunea dinamikoa eta aktiboa izateko ahaleginak egiten dituztela dio Etxeberriak. «Batzuetan lortzen dugu, eta beste kasu batzuetan, berriz, gaiaren arabera, gorabeherak ere izaten dira». Dena den, argazkien bidez ikusgarria egiten eta jendearen parte hartzea lortzen saiatzen dira. «Jendeak parte hartzeko Xextra atala ere sortuta dugu», diote.

Zertanao.info eguna
martxoak 2, ostirala
-19:00. Kultur etxean, mahai ingurua, inguruko herrietako komunikazio enpresekin.
-21:00. Afaria (entsalada, tortillak eta postrea). Txartelak Koiote tabernan jarri dituzte salgai. Afaria eta ondorengo kontzerturako sarrera 5 euro kostako da.
-23:00. Gaztetxean, kontzertuak. Xutik eta Monik, eta Eider eta Leirerekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide