Sasoian sasoikoa, baserritik sukaldera lemapean, Getarian kontsumo taldea sortu dute; BasHerri taldeek sortu dute Getariako proiektua, eta hurrengo asteazkenean, martxoaren 7an, aurkeztuko dute taldea; Gipuzakoako Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna sindikatuak, Lurgintza nekazal kooperatibak eta Biolur Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkarteak ere bultzatu dute ekimena, eta herritarrei mugimenduarekin bat egiteko deia egin die antolatzaileek.
Asteazkenean, Alondigan azalduko dituzte kontsumo taldearen nondik norakoak, 18:30ean.