Aizarnazabalen gaur udalbatzarra egingo dute

Zestoako Hitza 2012ko otsailaren 29a

Aizarnazabalen gaur, 20:00etan, udalbatzarra egingo dute. Bertan landuko duten gai zerrenda besteak beste honakoa da: azken osoko bilkurako akta onartzea; alkateak onartutako dekretuen berri ematea; ordainketak eta diru kontuak; Lauburuko ludotekan jar...

Aizarnazabalen gaur, 20:00etan, udalbatzarra egingo dute. Bertan landuko duten gai zerrenda besteak beste honakoa da: azken osoko bilkurako akta onartzea; alkateak onartutako dekretuen berri ematea; ordainketak eta diru kontuak; Lauburuko ludotekan jarri den lurra; Sarasola Berri baserri bidean, uholdeen ondorioz egin diren lanen ordainketa; ordenantza fiskalen aldaketa; herriko plazan dagoen hilerri zaharra itxi eta hondarrak lekuz aldatzea eta Bengoetxeko ur-bonbaren kasetan dagoen argindar instalazioa kentzearen gastua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide