PSE-EEk «baliabide guztiak» baliatuko ditu atez atekoaren aurka

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko otsailaren 29a

PSE-EE udal taldea atez atekoaren aurka dago; «ezezko borobila» eman dio duela astebete Gipuzkoako hainbat udaletako Bilduko ordezkariek hondakinen bilketa sistema hori ezartzeko proposamenari. Ildo horretatik, alderdiak dituen «baliabide guztiak» ...

PSE-EE udal taldea atez atekoaren aurka dago; «ezezko borobila» eman dio duela astebete Gipuzkoako hainbat udaletako Bilduko ordezkariek hondakinen bilketa sistema hori ezartzeko proposamenari. Ildo horretatik, alderdiak dituen «baliabide guztiak» jarriko ditu aipatu sistemaren aurka. «Herritarrei lasaitzeko eskatu nahi diegu, gaiaren inguruan kezkatuta baitaude. Gu bilketa sistema horren aurka gaude, eta gure esku dagoen guztia egingo dugu atez atekoa ezar ez dezaten». PSE-EEko bozeramaile Patxi Elolaren arabera, Bildu «itzaleko apustua» egiten ari da. «Ez dute errealitatea den bezala agertzen. Arrazoi politikoak eta beren probetxurako arrazoiak daude tartean». Adierazi duenez, Bilduk gutxi gorabeherako zifrak adierazi ditu atez atekoaren beharraz ohartarazteko, eta kopuru horiek «utopikoak izateaz gain, okerrak» direla.

Bestalde, atez ateko sistema ezartzen badute, hondakinek gora egingo dutela salatu du Elolak, eta bizilagunen «intimitatea bortxatuko» dela, haien «askatasuna galtzeaz» gain.Hori dela eta, bosgarren edukiontziaren aldeko apustua egiten jarraituko du PSE-EEk: «Bosgarren edukiontziaren bitartez, atez atekoarekin baino hondakin gehiago jasotzen da. Hori dela eta, ez dugu atzerapausorik eman nahi».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide