Zumaia Lantzenen kudeaketa udaletxetik egitea izan zen Udal Gobernuaren apustuetako bat, eta horretarako gerentea eta administraria kontratatu ziren. Orain gerenteak Zumaia Lantzen utzi du, "arrazoi pertsonalengatik", eta alkateak berak hartu du ardura. "Jakinda jarduera asko jaitsi dela, pentsatu genuen Udalak asumitzea lan hau. Gerenteak esan zigunean joango zela, gauzak azkartu egin dira". EAJk kezka agertu du egoera berriaren aurrean: "Lehen zaila bazen Zumaia Lantzen aurrera ateratzea, orain are zailago".