Sei azpeitiarrek deklaratu dute Azkoitiko ertzain-etxean, sansebastianetako danborradan euskal presoen argazkiak eramateagatik. Gertakizun hori salatzeko, danborradan parte hartzen duen hainbat taldetako zuzendari eta danbor-jotzailek agerraldia egin zuten larunbat eguerdian udaletxeko udalbatzar aretoan. Iñaki Urkia zuzendariak irakurri zuen testua denen izenean. Bere alboan Kontxi Artola, ertzain-etxera joan behar izan zuenetako bat, eta Mikel Ibarzabal festa zinegotzia izan zituen. «Presoen argazkiak eramateagatik, sakabanaketa salatu eta elkartasuna adierazteagatik, alegia, ertzain-etxera deklaratzera joan behar izan dute, eta terrorismoari gorazarre egitea leporatu nahi diete».
Sakabanaketa salatzea «zilegi» dela eta ez dela delitua deritzote bertan bildutakoek. Horregatik, «sei herritar hauei gure babes osoa azaltzearekin batera, epaitegietako prozedurarik ireki ez dadin exijitzen dugu».
Egungo egoera politikoa ere ekarri nahi izan dute gogora: «Bizi dugun itxaropen aro berri honen aurrean, honelako gertakariak lekuz kanpo daudela uste dugu, eta herri honen gehiengoaren nahiaren aurka doazela». Beraz, «honelako traba guztien gainetik», euskal presoen eskubideak «bermatu» ditzaten ekimenak «sustatzen», eta haietan «parte hartzen» jarraituko dutela jakinarazi dute. «Denen artean lortuko dugu».
Danborradan ere elkartasuna
Aurtengo danborradan euskal presoekiko elkartasuna ez zela falta izan gogoratu dute. «Aurtengoan bertso bat ere egon zen, euskal preso politikoek espetxeetan bizi duten egoera islatzeko modu berri bat. Proposamen berri, ireki eta zabal bat, zeinak elkarte gehienak eta eremu zein pentsaera desberdinetako herritarrak batu zituen». Horrez gain, «Frantziako eta Espainiako estatuek aurrera daramaten sakabanaketa politika eta beronek sortzen dituen muturreko egoeren aurrean» bestelako ekimenak izan zirela gogorarazi dute agerraldian parte hartu dutenek. «Batzuk, kioskoan pankarta baten atzean bildu ziren; beste batzuk, soinean eranskailu bat zeramaten». Hala, «euskal presoak Euskal Herriratzeko aldarriak babes zabala» izan zuela adierazi dute sostengua agertzeko agerraldian.