Herrian da Iker Iparragirre. Lau urte eta erdi egin ditu kartzelan, 2007ko uztailean atxilotu zutenetik, hain zuzen ere. Soto del Real (Madril) espetxean zegoen otsailaren 16tik, eta astelehenean 21:00ak inguruan atera zen bertatik. Gauean egin zioten aurrenengo harrera ehun herritar baino gehiagok Erdikalean. 02:00ak inguruan iritsi zen senideekin Azpeitira, eta zain zeukan hainbat herritar ongietorria egiteko.
Txalo, oihu eta suziri artean hartu zuten Iparragirre, eta iritsi orduko aurreskua egin zioten, eta lore sorta bat eman, gero. Ondoren, Orkatz Kultur Elkartera sartu ziren guztiak, eta Jokin Urangaren bertso batzuk entzunda, argazkietan zeuden preso guztiei musu bana eman zien bere argazkia kendu aurretik.
«Jarrai dezagun aurrera»
Bertaratu ziren guztientzako hitz batzuk egin zituen Iparragirrek. Eskerrak eman zizkien lagundu dioten guztiei. «Espetxean egon naizen denboran, era batera edo bestera indarrak bidali dizkidazuen guztioi, arnasberritzen lagundu didazuen guztioi, eskerrik beroena». Zentzu berean, ihes egin zuen garaian senideei lagundu zieten guztiak ere eskertu zituen.
Zazpi urteren ondoren Azpeitian egotea «gauza ederra» dela nabarmendu zuen, baina espetxean jarraitzen dutenak izan zituen gogoan, «zapore gazi gozoa» zuela esanez. Horrez gain, aurrera jarraitu beharra nabarmendu zuen: «Jarrai dezagun aurrera eta ea datozen hilabeteetan,
edo denboratan egoerak hobera egiten duen. Guk behintzat sinesten baldin badugu, lortuko dugu. Jarrai dezagun zentzu berean aurrera». Txaloekin erantzun zion bertan bildutako jendeak, eta txanpainarekin ospatu zuten guztiek.
Iparragirre Espainiaren esku utzi zuten otsailaren 16an, haren kontrako euroagindua zegoela-eta. Egun horretan, arratsaldez, Auzitegi Nazionaleko Pablo Ruz epailearen aurrean deklaratu zuen, Madrilen. Espainiak ere ETAko kide izatea egozten zion, baina delitu beragatik ezin zuten bi aldiz zigortu. Iparragirreren abokatuak Frantziako Justiziak emandako epaiaren kopia bat helarazi zion Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileari. Harek, ordea, Frantziako epaiaren agiri ofiziala esku artean izan, eta hura aztertu arte azpeitiarra espetxera bidaltzea erabaki zuen.