Oiana Blanco Londresko Joko Olinpikoetan izango da

Karkara.eus 2012ko otsailaren 28a

Varsoviako munduko kopan urrea irabazita erdietsi zuen txartela

Oiana Blanco judokak bere ametsetako bat bete du: Londresko Joko Olinpikoetarako txartela eskuratu du. Horretarako, Varsovian jokatutako Munduko Kopako azken proban gogotik egin behar iz...

Varsoviako munduko kopan urrea irabazita erdietsi zuen txartela

Oiana Blanco judokak bere ametsetako bat bete du: Londresko Joko Olinpikoetarako txartela eskuratu du. Horretarako, Varsovian jokatutako Munduko Kopako azken proban gogotik egin behar izan du lana. Azken proba puntuagarria zen, eta bidean utzi zituen Tombi Khumujam Devi indiarra, Ewa Konieczny poloniarra, Scarlett Gabrielli frantsesa eta Bo Kyeong Jeong korearra.

Finalean munduko hamar onenen artean dagoen Natalya Kondratyeva judoka errusiarraren aurka borrokatu zen Oiana. Txartela ziurtatuta zuen puntu honetan, baina urreak bakarrik balio zigun Joko Olinpikoetako zozketan serie buru izateko eta zozketan aurkari errazagoak egokitzeko adierazi zuen Ibai Peña prentsa arduradunak.

Eta hala izan zen, ippon batekin irabazi zuen Oianak eta urrezko dominarekin itzuli zen Varsoviatik. 48 kiloz azpiko kategorian, oriotar bat izango da, beraz, datorren abuztuko Joko Olinpikoetan, Londresen. Dena dela, aurretik, apirila bukaeran, Europako Txapelketa jokatu beharko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide