Ekimen berezia da Irrati Transpirenaikoko Taldeak –Grupo Radio Transpirenaico– Orion, otsailaren 26an, egin zuena. Urtean behin halako saio bat egiten dute talde honetako kideek eta aurten Orio izan da erdigunea.
Guztiek batera konexio moduko bat egiten dute. Iaz, esaterako, Reus lurmuturretik Finisterrera arteko puntuak lotu zituzten. Aurten, ferra itxura eman nahi izan diote konexioari, Orio erdigune izanda. Bi muturrak Portugal eta Levante izan dira.
Juan Gorostegi oriotarrak kontatu digunez, garrantzitsua izaten da urtean behin talde honen bilkura egitea. Gehienok babes zibilarekin kolaboratzen dugu eta gure bidez komunikazioa asko errazten da. Egun teknologia berri asko daude, baina gure ekipoak beharrezkoak izaten dira larrialdi kasuetan.
Gorostegirekin egindako elkarrizketa 313. Karkaran irakurtzeko aukera izango duzue.