Kafe Torero egitasmoaren egitarauaren baitan, kantu afaria izango da ostegunean, Xabier Etxabe, Anartz Arrieta eta beste hainbat musikarirekin batera. Ohi baino orduerdi lehenago hasiko da saioa, 21:30ean hain zuzen, Euskalduna tabernan. Etxabek kitarra hartuta, Arrieta errenteriarra izango du kanturako lagun. Horiez gain, bertaratzen direnek ere izango dute abesteko aukera.
Jakinarazi dutenez, afariak hamabost euroko kostua izango du, eta bertan parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena, Euskaldunara bertara jota edota kafetorero@kafetorero.com helbide elektronikora mezua bidalita.