Ekainberrik Kobazuloen III. Eguna ospatuko du martxoaren 4an

Nerea Uranga 2012ko otsailaren 27a

Ekainberrik Kobazuloen III. Eguna ospatuko du martxoaren 4an (igandea), Mugarik Gabeko Lurpea taldearen ekimenez. Egun horretarako erreplikara bisita bereziak eta historiaurreko bizimoduaren erakustaldiak antolatu dituzte.

Martxoaren 4an Ekainberrirako...

Ekainberrik Kobazuloen III. Eguna ospatuko du martxoaren 4an (igandea), Mugarik Gabeko Lurpea taldearen ekimenez. Egun horretarako erreplikara bisita bereziak eta historiaurreko bizimoduaren erakustaldiak antolatu dituzte.

Martxoaren 4an Ekainberrirako sarrerak %50eko deskontua izango du, eta bisitariek Sarako Pikassaria Hotelehean asteburuko alojamenduaren zozketan hartuko dute parte. Egun horretan Ekainberrin bisita bereziak egingo dituzte. Horrez gain, 13:00etan eta 17:00etan, historiaurreko bizimoduaren erakustaldiak egingo dituzte. Besteak beste, sua nola egiten zuten eta nola ehizatzen eta margotzen zuten ikusteko aukera egongo da erakustaldi hoietan. Ekainberrirako bisita bakoitzean hogei pertsona sartzen dira, beraz aldez aurretik erreserba egiteko gomendioa egin dute, 943-868811 telefono zenbakira deituta.
Mugarik Gabeko Lurpea taldea Ekainberriz gainera, Sorginen Kobak (Zugarramurdi), Urdazubiko leizeak, Sarako leizeak, Pozalaguako kobak, Koben kobak, Mendukilo kobak eta Arrikrutz-Oñatiko kobak osatzen dute. 2008an sortu zuten taldea. Lurpeko ondarea ezagutzera emateko helburuarekin ari da taldea lanean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide