Getariako hainbat taldek elkarlanean 1512. urteko Nafarroako konkistaren inguruko hitzaldia antolatu dute asteazkenerako. Beñi Agirre historialariak Nafarroaren historia jorratuko du Alondigan. Aurten nafarroako konkistaren 500. urteurrena izanik, herriko taldeek hainbat hitzaldi antolatuko dituzte, eta biharkoa izango da lehenengoa.
Babexak, Elan-Euskadik, Gazte asanbladak, Getariako bertso eskolak, Getariako musika bandak, Getariako Udalak, Getariaren sustraiak, Guraso elkarteak, Harritan Blaik, Ostalariek elkarteak, Ketak eta Txeruk antolatu dute ekimena.