Zestoako ezker abertzaleak herri batzarrera deitu du asteazkenerako (otsailak 29). Batzarra, Zestoako Kultur Etxean izango da, 19:00etan. Bilera, gaur egungo egoera politikoaren azalpenarekin hasiko dute. Segidan, ezker abertzalearen ildo politikoaren hainbat zehaztapen egingo dituzte. Batzarrean, garrantzi handiena izango duen kontua Zestoako ezker abertzalearen berregituratze prozesua izango da. Ezker abertzaleak herritarrak batzarrean parte hartzera animatu ditu.