Auto istripua izan da Zarautz eta Getaria artean, N-634 errepidean. Autoak mendia jo du, Zarauzko noranzkoan, eta auto ilarak sortu dira bi erreietan. Gidariak ez du zauri larririk eta Ertzaintzak bideratu du ezbeharraren ondorioz sortutako trafikoa.