Ezker Anitza alderdia birsortu dute

Zarauzko Hitza 2012ko otsailaren 24a

  Ezker Anitza alderdia birsortu dute, Ezker Batuari izena aldatuz. Hala jakinarazi du egun Mariana Aranburu alderdi horretako Zarauzko zinegotzi bakarrak: “Urte luzetan, Ezker Batuaren izenpean jardun dugu lanean, baina urtarriletik aurrera Ezker Anitza gisa agertu gara. Oso beharrezkotzat jo dugu izena aldatu eta norabidez aldatzea. Horretarako borrokatu dugu, eta erakunde berria horren fruitua da”. Alderdi berria bada ere, “ongi errotuta” dagoela gogoratu du Aranburuk: “Ezker Anitzak 80 urteko tradizioari jarraitzen dio. Alderdia 1935ean sortu zen, eta beraz, tartean jende eskarmentuduna gara” Hauteskundeetara Aralar-Ezker Batua gisa aurkeztu baziren, aurrerantzean Aralar-Ezker Anitza gisa funtzionatuko dutela nabarmendu du. Horrekin batera, oposizioko alderdia dela gogoratu du: “Askotan esan da Bildurekin batera Udal Gobernua osatzen dugula. Ez da hala, oposizioan gaude. Nahiz eta ezkerreko jarrera izan, Bilduk programa garbirik aurkeztu ezean ez dugu harekin bat egingo”. Jakinarazi duenez, ekainean hasi ziren Bildurekin negoziatzen baina ez dira “inora iritsi, batez ere, Bilduk ez duelako programa argirik aurkeztu”: “Bilduko ordezkariek denbora eskatu ziguten  orduan, eta emanm eman genien. Oraindik haien proposamenen zain gaude, ordea”. Bilduren zortzi hilabeteko jardunaren ezaugarri nagusia “kontinuismoa” dela gaineratu du, hala: “Hainbat proiektuk bere horretan jarraitzen du, TAO sistemak eta  haurreskoletako jangelen kudeaketak,  kasu. Bestalde, “demagogia asko” egin dutela dio: “Behin eta [...]

 

Ezker Anitza alderdia birsortu dute, Ezker Batuari izena aldatuz. Hala jakinarazi du egun Mariana Aranburu alderdi horretako Zarauzko zinegotzi bakarrak: “Urte luzetan, Ezker Batuaren izenpean jardun dugu lanean, baina urtarriletik aurrera Ezker Anitza gisa agertu gara. Oso beharrezkotzat jo dugu izena aldatu eta norabidez aldatzea. Horretarako borrokatu dugu, eta erakunde berria horren fruitua da”. Alderdi berria bada ere, “ongi errotuta” dagoela gogoratu du Aranburuk: “Ezker Anitzak 80 urteko tradizioari jarraitzen dio. Alderdia 1935ean sortu zen, eta beraz, tartean jende eskarmentuduna gara”

Hauteskundeetara Aralar-Ezker Batua gisa aurkeztu baziren, aurrerantzean Aralar-Ezker Anitza gisa funtzionatuko dutela nabarmendu du. Horrekin batera, oposizioko alderdia dela gogoratu du: “Askotan esan da Bildurekin batera Udal Gobernua osatzen dugula. Ez da hala, oposizioan gaude. Nahiz eta ezkerreko jarrera izan, Bilduk programa garbirik aurkeztu ezean ez dugu harekin bat egingo”. Jakinarazi duenez, ekainean hasi ziren Bildurekin negoziatzen baina ez dira “inora iritsi, batez ere, Bilduk ez duelako programa argirik aurkeztu”: “Bilduko ordezkariek denbora eskatu ziguten  orduan, eta emanm eman genien. Oraindik haien proposamenen zain gaude, ordea”.

Bilduren zortzi hilabeteko jardunaren ezaugarri nagusia “kontinuismoa” dela gaineratu du, hala: “Hainbat proiektuk bere horretan jarraitzen du, TAO sistemak eta  haurreskoletako jangelen kudeaketak,  kasu. Bestalde, “demagogia asko” egin dutela dio: “Behin eta berriz obra faraonikoak dituzte hizpide. Nik jakin nahiko nuke zeintzuk diren aipatzen dituzten obra horiek. Kiroldegia, etxe tutelatuak edota Etxezabala, akaso? Horiek al dira obra faraonikoak?”. Proiektuok bere garaian EAk onartu zituela gogoratu du, eta “behar-beharrezkoak” zirela. Ildo horretatik, “demagogia” alde batera utzi eta “lanean serio hasteko ordua” dela esan du: “Proposamenak behar ditugu, jarrera aldaketak”.

Horrekin batera, gehiengo absolutua balute bezala jokatzen dutela salatu du Aranburuk: “Udalbatza 21 zinegotzik osatzen dugu, eta Bilduk 9 soilik dituela. Beraz, beste alderdion beharra dute proiektuak aurrera eramateko. Hala ere, oposizioko alderdiak ez dituzte kontuan izaten erabakiak hartzerakoan”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide