Atez ateko sistemari buruz herriari kontsulta egiteko eskatu du EAJk

Baleike 2012ko otsailaren 24a

Hondakinak biltzeko atez ateko sistema indarrean jartzea erabaki aurretik, Udaleko beste alderdiei eta herritarrei zuzendutako prozesu parte hartzailea zabaltzeko eskatu du EAJk. "Gu prest gaude eztabaidatzeko, sistemaren alde onak eta txarrak aztertze...

Hondakinak biltzeko atez ateko sistema indarrean jartzea erabaki aurretik, Udaleko beste alderdiei eta herritarrei zuzendutako prozesu parte hartzailea zabaltzeko eskatu du EAJk. "Gu prest gaude eztabaidatzeko, sistemaren alde onak eta txarrak aztertzeko; jendeak aukera izan dezala iritzia emateko". Gipuzkoako 34 udalerritan –Zumaia tartean– atez ateko sistema ezarriko dela iragarri zuen Bilduk asteazkenean. EAJren iritziz, "herriari galdetu gabe egiten bada, inposaketa politikoa izango da".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide