“Zarauztarrok ez dugu atez ateko sistema ezartzerik nahi”

Zarauzko Hitza 2012ko otsailaren 24a

“Zarauztarrok ez dugu atez ateko sistema ezartzerik nahi, behin baino gehiagotan agerian utzi dugu hori”, dio EAJko bozeramaile Imanol Lasak. “Erabaki larria” dela nabarmendu du, eta baita nola jakinarazi duten ere: “Prentsa ohar bidez jakin dugu herrian atez ateko sistema ezartzeko asmoa dutela. Donostiako bilkura batean adostu zuten;  alkatea ere ez zen bertan izan, gainera.  Alkateak , hala ere, ez du kontrakorik esan. Uste dugu guztiz bat datorrela Bilduren erabakiarekin”. Bestalde, EAJko ordezkarien ustez, “oso larria” da batzordetan eta aurreko plenotan gaiaz eztabaidatu ez izana. Lasaren arabera, aipatu sistema “eztabaidagarria” da, eta gaian inguruan eztabaidatzeko prest agertu da . Hori dela eta, atez atekoaren inguruan herri kontsulta egiteko eskatzeko mozioa aurkeztuko du PPrekin batera datorren asteazkeneko Osoko Bilkuran,  aipatu bilketa sistemaren inguruan zarauztarrek zein iritzi duten ezagutzeko asmoz. “Gaiaren garrantzia ikusita, udalak herritarren esku utzi beharko luke atez atekoa ezarri behar den ala ez erabakia hartzea”, nabarmendu du PPko ordezkari Rafa Olaizolak. Hala, mozioaren bitartez honako galdera planteatu nahi die herritarrei bi alderdiok: Zarautzen atez ateko bilketa sistema ezartzearen aldekoa al zara?. Era berean, kontsulta horren emaitza bere egin eta herritarren hitza errespetatzeko konpromisoa hartzeko eskatuko dio Udalbatzarrari. Zarautz, birziklapenean aitzindari EAJko bozeramailearen arabera, Zarautz “aitzindari” izan da berrerabilpen eta [...]

EAJren PRENTSAURREKOA ATEZ ATEKOAREN INGURUAN PPren PRENTSAURREKOA ATEZ ATEKOAREN INGURUAN

“Zarauztarrok ez dugu atez ateko sistema ezartzerik nahi, behin baino gehiagotan agerian utzi dugu hori”, dio EAJko bozeramaile Imanol Lasak. “Erabaki larria” dela nabarmendu du, eta baita nola jakinarazi duten ere: “Prentsa ohar bidez jakin dugu herrian atez ateko sistema ezartzeko asmoa dutela. Donostiako bilkura batean adostu zuten;  alkatea ere ez zen bertan izan, gainera.  Alkateak , hala ere, ez du kontrakorik esan. Uste dugu guztiz bat datorrela Bilduren erabakiarekin”. Bestalde, EAJko ordezkarien ustez, “oso larria” da batzordetan eta aurreko plenotan gaiaz eztabaidatu ez izana.

Lasaren arabera, aipatu sistema “eztabaidagarria” da, eta gaian inguruan eztabaidatzeko prest agertu da . Hori dela eta, atez atekoaren inguruan herri kontsulta egiteko eskatzeko mozioa aurkeztuko du PPrekin batera datorren asteazkeneko Osoko Bilkuran,  aipatu bilketa sistemaren inguruan zarauztarrek zein iritzi duten ezagutzeko asmoz. “Gaiaren garrantzia ikusita, udalak herritarren esku utzi beharko luke atez atekoa ezarri behar den ala ez erabakia hartzea”, nabarmendu du PPko ordezkari Rafa Olaizolak. Hala, mozioaren bitartez honako galdera planteatu nahi die herritarrei bi alderdiok: Zarautzen atez ateko bilketa sistema ezartzearen aldekoa al zara?. Era berean, kontsulta horren emaitza bere egin eta herritarren hitza errespetatzeko konpromisoa hartzeko eskatuko dio Udalbatzarrari.

Zarautz, birziklapenean aitzindari

EAJko bozeramailearen arabera, Zarautz “aitzindari” izan da berrerabilpen eta birziklapenaren gaian: “Zarautz aitzindari izan da bosgarren edukiontzia ezartzen. EAJk bultzatu eta babestuta. Hori dela eta, EAJri ingurugiroaren auzian ez dio inork leziorik eman behar”. Herrian “lan gogorra” egin dela nabarmendu du, eta atez atekoa “lekuz kanpo” dagoela: “Herritarrek hainbat urtean egindako lana hankaz gora jarri nahi dute, sistema berria inposatuz”.

Horrekin batera, udalak Garbitania elkarte publikoarekin kontratua sinatu zuela gogoratu du, atez atekoa bideragarria den ikertzeko helburuarekin: “16. 000 euro ordaindu zizkion udalak Garbitaniari ikerketa egin zezan. Egun, oraindik ez dugu ondoriorik jaso, eta dagoeneko atez atekoa ezarriko dutela diote”. “Hainbesteko inbertsioa” egin ostean , atez atekoa ezartzea “onartezina” dela adierazi du Olaizolak. Horrekin batera, turismoaren ikuspegitik  “herri txukunaren irudia zikinduko” duela gehitu du: “Etxez etxe eta eskaratzez eskaratz, zabor zikina bistan egongo da”.

Horren aurrean “hausnarketaren alde” lan egin behar dela adierazi du Lasak, eta Juan Luis Illarramendiri “HBko alkate” izateari utzi eta “zarauztarren alkate” izateko eskatu dio: “Horretarako beste alderdien iritzia entzun behar du, eta errespetuz lan egiteko konpromisoa hartu”. Ildo horretatik, “mespretxuak”  eta “adar jotzeak” alde batera uzteko eskatu dio Bilduri.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide