Francisco Escudero musikaria jaio zela 100 urte bete direla- eta, Zarauzko Udalak egitarau zabala antolatu du, herriko hainbat eragilekin elkarlanean . Gaur goizean aurkeztu dituzte ekitaldiak. Ostegunean bertan ekingo diote aipatu egitarauari, eta abenduaren 25a arte askotariko ekimenak izango dira herrian. Hona hemen prestatu dituzten ekimenen zerrenda:
EGITARAUA
Otsailak 24, ostirala
Mendeurrenaren aurkezpena Zarauzko Udaleko bilera gelan, 11:00etan.
Martxoak 1, osteguna
Talde-erakusketa, 20 artista musikariaren figuran inspiratuta, Ispilu Arte Galerian, 19:30ean
Martxoak 2, ostirala
Dokumentala eta forum-a. Gonbidatuak: Angel Illarramendi, Alberto Iglesias eta Jose Mari Agirre. Lizardi antzokian, 19:30ean.
Martxoak 16, ostirala
Musika historialarien mahai-ingurua. Gonbidatuak: Itziar Larrinaga, Francisco Mª Escudero eta Jon Bagües. Moderatzailea: Mª Jose Cano. Lizardi antzokian, 19:30ean.
Apirilak 5, 6, 7, 8 eta 9 (Aste Santua)
CD entzunaldiak: Escuderoren Sinfonia Sacra, Joan Bautista oratoria eta Arantzazu poema sinfonikoa. Frantziskotarren elizan.
Apirilak 27, ostirala
Pikondopetik laukoteak biolontxelo kontzertua emango du, Ispilu Arte Galerian, 19:30ean.
Maiatzak 18, ostirala
Mahai-ingurua: Zarautz eta Francisco Escudero. Ispilu Arte Galerian, 19:30ean
Maiatzak 20, igandea
Goi-mailako musika ikasleen kontzertua, Escudero maisuaren omenez:
- Donostiako Kontserbatorioko ikasleak: Klabezin eta orkestra-sestetorako kontzertua
- Musikeneko eskusoinuko ikaslea: Uranzu eta De Profundis
San Pelaioko elizan, 13:00etan.
Maiatzak 29, asteartea – Uztailak 8, igandea
Erakusketa: argazkiak, partitura orijinalak eta Escuderori buruzko dokumentalaren proiekzioa.Photomuseumen, 10:00etan.
Ekainak 8, ostirala – Ekainak 17, igandea
Escuderoren karteleko irudi guztien erakusketa (Artezaleakeko ikasleek egina Manu Muniategiandikoetxearen ardurapean). Inaugurazioa Ebro Etxean, 19:30ean.
Ekainak 7, osteguna
Argazki-lehiaketaren erakusketa, Ispilu Arte Galerian, 20:00etan.
Ekainak 16, larunbata
Gernika eta Txorimaloa antzezlanak Alproja antzerki taldearen eskutik, kiroldegian 22:30ean.
Ekainak 21, osteguna (Europako Musika Eguna)
Zarautz Abesbatzaren kontzertua, Escuderoren omenez. Escuderoren bustoaren atzealdean, Zuhaiztiko parkean, 21:30ean.
Uztailak 1 – Irailak 15
Hondartzako megafoniatik agurra, atzean Escuderoren doinuak entzuten direla,
Sorosle zerbitzuaren hasieran eta amaieran.
Uztailak 14, larunbata
Zarautz Abesbatzak Udako kontzertua Escuderoren omenez, Frantziskotarren elizan, 22:00etan.
Abuztuak 3, 10 eta 24, ostiralak (Udako Musikaldia)
- Abuztuak 3: Zarautz Abesbatza eta Et Incarnatus orkestra
- Abuztuak 10: Quinteto de viento Pablo Sorozabal
- Abuztuak 24: Cuarteto Europa
Santa Mª la Real parrokian, 22:00etan.
Abuztuak 4, larunbata
Zarauzko Bandaren kontzertua, eta Escuderoren Irrintzi kantan Zarauzko abesbatzen parte-hartzea. Munoan, 23:00etan.
Irailak 15, larunbata
Eskusoinurako Francisco Escuderoren V. Konposizio Lehiaketaren gala, Antoniano aretoan, 20:00etan
Urriak 19, ostirala
Haurrekin musika lanak (Zarauzko eskola guztietako 5. eta 6. mailako ikasleak),
Escuderoren bustoaren inguruan, Zuhaizti parkean, 15:30ean.
Azaroak 25, igandea
Escuderoren Sinfonia Mitikoa, On Migel Barandiaranen hiru kondairen istorioa oinarri hartuta: Tartalo, Lamiak eta Matias Txistu. 600 bat haur ahots, 9 instrumentista eta narratzaileak hartuko dute parte. Kiroldegiko pistan, 17:30ean.
Abenduak 8, larunbata
Zarauzko Schola Cantorumek abestutako Meza Nagusia Santa Maria la Real Parrokian, 11:30ean.
Abenduak 25, asteartea
Zarautz Abesbatzak Eguberriko Meza Berezia eskainiko du, Escuderoren omenez. Frantziskotarren elizan, 12:30ean.
Urtarrilak 7 – abenduak 30 (urte osoan eta gehiago…)
Zarauzko Kirol Elkarteak Irrintzi ereserkia eskainiko du megafoniatik kirol jarduera guztien hasieran.
