Orioko tabernariek pintxo zirkuitua egingo dute Arraun Egunean

Urola Kostako Hitza 2012ko otsailaren 24a

Orion Arraun Eguna ospatuko dute bihar lehenengo aldiz. Oriako XVIII. Jaitsiera aitzakiatzat hartuta egun osoan izango dira ekitaldiak, eta, horren baitan, tabernariek pintxo zirkuitoa egingo dute. Itsasoarekin lotutako pintxoak eskainiko dituzte herriko hamalau tabernarik, goizetik iluntzera bitartean. Honako pintxoak eskainiko ditu taberna bakoitzak: - LORETXU: Atun kroketak - GABON: Atuna piper gorriekin eta maionesarekin - ARKAITZ: Arrain brotxeta - ANTILLA: Zapoa saltsa berdean, langostinoekin - BORDATXO: Olagarroa ozpin-oliotan - KOLON TXIKI: Atuna tipula eta piperrekin edo tomatetan - ZAHARREN BABESLEKUA: Bakailao tortilla - GURE TXOKO: Antxoak Gure Txoko erara - TRAGOXKA: Muskuilu haserreak - KOASTA: Jildak - ATERPE: Legatza frijitua tipula eta piper konfitatuarekin - SALATXO: Bakailao takoak pikillo saltsan - BARAKA: Txipiroiak piperrarekin - BLINK: Itsaski salpikoia Trafikoan aldaketak Arraun Egunaren eraginez, herriko plaza itxi egingo dute ibilgailuentzat bihar, 08:00etatik igandeko 10:00ak bitartean. Hori dela-eta, hainbat aldaketa izango dira errepideetan: trafikoa Kaia kaletik desbideratuko dute, plaza oinezkoentzat soilik izango delako. Beraz, Kaiako zirkulazio norabidea aldatu egingo da, eta ibilgailuek ezin izango dute Kaiatik herritik irten. Horretarako, Txanka hondartzako errepidea erabili beharko dute. Udaltzainek adierazi dute herriko aparkalekuak beteta izango direla bihar, beraz, Ubegun poligonokoa eta hondartzako aparkalekuak erabiltzea gomendatu diete herritarrei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide