Getariako Banakako XXXIV. Pilota Txapelketako finalak igandean jokatuko dituzte pilotari gazteek. Haurren txapelketako norgehiagokak 11:30ean hasiko dira, eta zortzi mutiko lehiatuko dira. Hauek, hain zuzen ere: Ekhi Ezenarro Ekhi Arostegiren aurka; Manex Aristi Oier Bordagarairen kontra; Aitor Alonso Mikel Rodriguezen aurka; eta Gorka Eguren Oihan Larrañagaren kontra.