Juan Miguel Arregi Kubako jesulagunen buru izendatu dute

Nerea Uranga 2012ko otsailaren 23a

Juan Migel Arregi azpeitiar jesulaguna Kubako jesulagunen zuzendari izendatu dute. Aste honetan bertan hartuko du kargua, Jorge Celari lekukoa hartuta. Fernando Polanco Jesulagunen Antilletako Probintziaburuak eman dio azpeitiarrari ardura berria. Juan Miguel Arregik 2003ko uztailaren 31n, San Inazio Egunean, hartu zuen Loiolako Probintziaburu kargua. 2008ko martxoaren 24an, berriz, probintziaburu karguaren lekukoa Juanjo Etxeberriaari pasatu zion. Azpeitiar batek utzitako kargua beste azpeitiar batek hartu zuen orduan. Loiolako Probintziaburua Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako Jesulagunen burua da. Jesusen Lagundiak 91 probintzia ditu, eta horietako bat da Loiolakoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide