Bihar HITZA-n erreportajea: 1937an Zumaiatik kanporatuak

Onintza Lete Arrieta 2012ko otsailaren 22a

1937ko otsailaren 13an Zumaian gertatu zenaz hitz egiteko Jexux Etxabe, Abelin Linazisoro eta Joseba Esnalekin izan da UROLA KOSTAKO HITZA. Egun hartan udal frankistak 256 zumaiar kanporatu zituen, herritik bidali egin zituen. Horietako bat zen Etxabe. 11 urte zituen orduan. Linazisoro eta Esnal jaiogabeak ziren artean: Linazisorok aita gudaria izan zuen, eta Esnalen ama kanporatua izan zen. Ostiral honetan kanporatuak gogoratuz ekitaldi instituzionala egingo dute udaletxean, 18:00etan. Bihar garai hartako pasarteak, datuak eta aurrera begirako asmoak, HITZAren 'Arkupean' gehigarrian. Argazkian, Linazisoro eta Etxabe.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide