Bilduk atez atekoa jarri nahi du 2013an eskualdeko sei herritan

Onintza Lete Arrieta 2012ko otsailaren 22a

Zaborren bilketarako atez ateko sistema datorren urtetik Gipuzkoako beste 34 herritan jarri nahi du Bildu koalizioak. Eskualdeari dagokionez, sei herritan jarri nahi dute martxan 2013an: Azpeitian, Getarian, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian. Bihartik aurrera hasiko da Bildu eskaera udalbatzarretara eramaten. Gaur egun Usurbilen, Hernanin, Oiartzunen eta Antzuolan dago atez atekoa Gipuzkoan. Honi buruzko informazio osatua, biharko HITZA-n.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide