Uholdeetan kalteak jasan zituztenei zuzendutako diru-laguntza eskatzeko epea zabalduko du Gipuzkoako Foru Aldundiak

Urola Kostako Hitza 2012ko otsailaren 22a

Pasa zen azaroaren 5ean eta 6ean izan ziren uholdeek kalte materialak eragin zituen Urola Kosta eskualdeko hainbat herritan; Aia, Aizarnazabal, Errezil, eta Zestoa izan ziren udalerri kaltetuenak, eta horiek dirua eskatu ahal izango diote Gipuzkoako Foru Aldundiari hurrengo astetik aurrera. Garbiñe Errekondo Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtzio Publikoko diputatuak azaldu duenez, Diputatuen Kontseiluak uholdeengatik kaltetutakoei laguntzak arautzen dizkieten bi Foru Dekretu onartuko dituzte; hori hala izanik, laguntzak norbanakoentzat eta erakuntze publikoentzat bideratuko dituzte; batetik, nekazaritza arloko diru laguntzak onartuko dituzte; nekazariek baratzeetan, tresnetan eta bestelako azpiegituretan eragindako kalteak konpontzeko 200.000 euro bideratuko dituzte; bestetik, kalte publikoak zehaztuko dituzte dituzte, herri bideetan, ur azpiegituretan, eraikinetan eta hiri ekipamenduetan izandako kalteei aurre egiteko milioi eta erdi euro jarriko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide