«Independentzia eredu ekonomikoa aldatzeko lehen pausoa da»

Ane Olaizola 2012ko otsailaren 22a

Nekane Jurado (Pont de Suert, Herrialde Katalanak, 1958) ekonomialariak Independencia: de reivindicacion historica a necesidad economica liburua aurkeztuko du gaur Getariako Alondigan, 19:30ean. Harritan Blai taldeak antolatu du ekimena, eta liburua aurkeztu ondoren solasaldia egingo dute. Jurado Ekonomia eta Enpresa Zientzietan, Aktuaritza eta Finantza Zientzietan, eta Psikologia Klinikoan lizentziatua da, eta 1988tik ezker abertzalearen sozioekonomia sailean lanean dihardu. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sailean ere egiten du lan, eta Ezpala aldizkariaren sortzaileetako bat da. Zer azaldu duzu liburuan? Liburua 2009ean idatzi nuen. Beraz, gaur aurkeztuko badut ere, ez da berria. Liburuan krisi ekonomikoaren sorrera aztertu dut. Krisia presente dugun gertaera da, baina ez da ekonomikoa soilik. Kapitalismoak sortu duen zibilizazio paradigma ere krisian dago, esaterako. subirotasuna lortzeko erremintak zein diren ikertu dut lan honetarako, eta eredu ekonomiko berriak lortzeko independentzia beharrezkoa dela uste dut. Baina borroka historikoaz harago, eredu ekonomikoa aldatzeko oinarrizko beharra ere badela arrazoitu dut. Anbiziotik sortutako lana dela diozu. Zergatik? Modu askotara interpreta daiteke hori. Ezker abertzalearen ekonomia arloan egin dut lan, eta Euskal Herriko joera ekonomikoak aztertu ditut urte askoan. Eredu ekonomiko berrietarako sustatzaileak izan nahi genuen. Horretarako, elementu teknikoak adieraztea zen gure asmoa. Gertaera ekonomikoak eta kasuistika hartu behar da aintzat horretarako. Izan ere, ekonomian ez dago [...]

Nekane Jurado

Nekane Jurado

Nekane Jurado (Pont de Suert, Herrialde Katalanak, 1958) ekonomialariak Independencia: de reivindicacion historica a necesidad economica liburua aurkeztuko du gaur Getariako Alondigan, 19:30ean. Harritan Blai taldeak antolatu du ekimena, eta liburua aurkeztu ondoren solasaldia egingo dute. Jurado Ekonomia eta Enpresa Zientzietan, Aktuaritza eta Finantza Zientzietan, eta Psikologia Klinikoan lizentziatua da, eta 1988tik ezker abertzalearen sozioekonomia sailean lanean dihardu. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sailean ere egiten du lan, eta Ezpala aldizkariaren sortzaileetako bat da.

Zer azaldu duzu liburuan?
Liburua 2009ean idatzi nuen. Beraz, gaur aurkeztuko badut ere, ez da berria. Liburuan krisi ekonomikoaren sorrera aztertu dut. Krisia presente dugun gertaera da, baina ez da ekonomikoa soilik. Kapitalismoak sortu duen zibilizazio paradigma ere krisian dago, esaterako. subirotasuna lortzeko erremintak zein diren ikertu dut lan honetarako, eta eredu ekonomiko berriak lortzeko independentzia beharrezkoa dela uste dut. Baina borroka historikoaz harago, eredu ekonomikoa aldatzeko oinarrizko beharra ere badela arrazoitu dut.

Anbiziotik sortutako lana dela diozu. Zergatik?
Modu askotara interpreta daiteke hori. Ezker abertzalearen ekonomia arloan egin dut lan, eta Euskal Herriko joera ekonomikoak aztertu ditut urte askoan. Eredu ekonomiko berrietarako sustatzaileak izan nahi genuen. Horretarako, elementu teknikoak adieraztea zen gure asmoa. Gertaera ekonomikoak eta kasuistika hartu behar da aintzat horretarako. Izan ere, ekonomian ez dago kasualitaterik; beti dago kausa eta efektua.

Hori kontuan izanda, Euskal Herrian beste kontziantzia baten bultzatzaileak izateko, aldaketarako subjektua bilatu behar da. Independentzia lortuko balu Euskal Herria bideragarria izango litzatekeela frogatu dugu liburuan; baliabideak ditugu, lurraldea dugu… Baina kontua hau da: orain arte pentsatzen genuen aldaketarako subjetua bagenuela; gizarte mugimendu aldetik oso aberatsak izan gara, baita borroka historikoari dagokionez ere. Baina hedabideek pentsamendu bakarra zabaltzeko duten boterea ahaztu dugula uste dut, baita kapitalismoak kontsumismoan duen eraginaz ere.

Zein izan daiteke aldaketarako subjektua?
Ezkerreko pentsamendutik beti esan izan dugu borroka hau klaseen artekoa dena. Baina gaur egungo subjektua Euskal Herriko 60ko hamarkadako langilea baino konplexuagoa da, nire ustez. Hedabideek, manipulatuz, balio berriak sortzeko duten ahalmena jorratu dut liburuan; zentzu horretan, ideologia krisia ere badugu. Orduan, balio eta ideologia horiek aztertu behar ditugu orain, Euskal Herriko aldaketarako subjektuari horretaz ohartarazteko asmoz. Uste dut gizarte honetan norbanakoak zer nolako jarrera duen konturatu behar duela. Horrez gain, gizarte globalizatuan bizi garela eta botere politikoan merkatuak agintzen duela jakin behar dugu. Hori jakinez gero, ohartuko ginateke aldaketarako subjektua gutako bakoitza izan daitekeela.

Euskal Herriaren independentziak eredu ekonomiko berria ahalbidetuko al luke?
Independentziak, berez, ez du aldaketa ekonomikorik bermatzen. Europako Batasuneko eta merkatuko aginduak betetzen eta orain arteko pentsaera kontsumista izaten jarrai genezake. Baina ekonomia politikak egiteko modu desberdinak daude, eta politika horiek gauzatzeko tresnak edukitzeko lehenengo pausoa izango litzateke subirotasuna. Egun Euskal Herriaren askatasuna lortzeko borrokan ari garenok sakabanatzeko arriskua izan genezake, behin hori lortzen dugunean; batzuk nahikoa izango lukete independentzia lortzearekin, eta besteok harago joango ginateke, eredu ekonomiko justuago baten bila.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide