Euskaraz Bizi Egun Txikia antolatu du EHEk

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko otsailaren 22a

Euskaraz Bizi Egun Txikia izango da martxoaren 3a, EHE Euskal Herrian Euskarazek antolatuta.  Martxoaren 17an Donostian egingo duten Euskaraz Bizi  Egunaren harira antolatu dute ekitaldia.  Hala, 17:00etan lagun taldeen arteko Mihiluze lehiaketa izango da. Arrano, Eguzki, Txiki Polit, Tarin eta gaztetxean eman beharko da bertan parte hartu ahal izateko izena. 19:00etan, berriz, trikipoetoa izango da Agosti eta Barrenarekin, 23:00etan erromeria eta eguna amaitzeko, Xiximaru disko-jartzailea. Ekitaldiok Putzuzulon izango dira. «Iraileko herri bazkarira bezainbeste lagun animatzen bada, gu konforme», adierazi dute talde euskaltzaleko kideek. Horrez gain, norbanako eta eragileen artean atxikimendu kanpaina jarriko du martxan. Atxikimenduaz gain, konpromisoa ere eskatuko diete zarauztarrei: «Euskararen eta euskaldunon alde egotetik, euskararen eta euskaldunon alde ekitera pasatu behar dugu», nabarmendu dute taldekideek. Martxoaren 17an, Donostian Pasa den urteko otsailean Donostian egin zuten manifestazioan «ereindako hazia ernalduz, urrats bat harago» emateko asmoa du EHEk. Jaia eta aldarrikapena uztartuko ditu hala Donostiako Euskaraz Bizi Egunak, martxoaren 17an. Bulebarretik abiatuko den Euskalduna naiz eta harro nago lelopeko manifestazioa izango da eguneko ekitaldi nagusia. Horrez gain, goizetik gauera  egitarau oparoa izango da Alde Zaharrean:  kale animazioa, haurrentzako ikuskizunak, herri bazkaria eta kontzertuak , besteak beste. Euskaraz Bizi Eguna antolatu aurretik, Hizkuntz Eskubideen Eguna ospatzen zuen talde euskaltzaleak. Herri euskalduna [...]

EHEko kideak

Zarauzko EHEko kideak (Argazkia: EHE)

Euskaraz Bizi Egun Txikia izango da martxoaren 3a, EHE Euskal Herrian Euskarazek antolatuta.  Martxoaren 17an Donostian egingo duten Euskaraz Bizi  Egunaren harira antolatu dute ekitaldia.  Hala, 17:00etan lagun taldeen arteko Mihiluze lehiaketa izango da. Arrano, Eguzki, Txiki Polit, Tarin eta gaztetxean eman beharko da bertan parte hartu ahal izateko izena. 19:00etan, berriz, trikipoetoa izango da Agosti eta Barrenarekin, 23:00etan erromeria eta eguna amaitzeko, Xiximaru disko-jartzailea. Ekitaldiok Putzuzulon izango dira. «Iraileko herri bazkarira bezainbeste lagun animatzen bada, gu konforme», adierazi dute talde euskaltzaleko kideek.

Horrez gain, norbanako eta eragileen artean atxikimendu kanpaina jarriko du martxan. Atxikimenduaz gain, konpromisoa ere eskatuko diete zarauztarrei: «Euskararen eta euskaldunon alde egotetik, euskararen eta euskaldunon alde ekitera pasatu behar dugu», nabarmendu dute taldekideek.

Martxoaren 17an, Donostian
Pasa den urteko otsailean Donostian egin zuten manifestazioan «ereindako hazia ernalduz, urrats bat harago» emateko asmoa du EHEk. Jaia eta aldarrikapena uztartuko ditu hala Donostiako Euskaraz Bizi Egunak, martxoaren 17an. Bulebarretik abiatuko den Euskalduna naiz eta harro nago lelopeko manifestazioa izango da eguneko ekitaldi nagusia. Horrez gain, goizetik gauera  egitarau oparoa izango da Alde Zaharrean:  kale animazioa, haurrentzako ikuskizunak, herri bazkaria eta kontzertuak , besteak beste. Euskaraz Bizi Eguna antolatu aurretik, Hizkuntz Eskubideen Eguna ospatzen zuen talde euskaltzaleak. Herri euskalduna berreraikitzea da ekimenaren xedea, eta horretarako euskaldunei dagozkien eskubideak aldarrikatzetik harago, euskaraz bizitzeko bidea egin behar dela diote.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide