Plastikozko poltsak gutxiago erabil daitezen, kanpaina jarri dute martxan Zestoan

Nerea Uranga 2012ko ots. 22a, 06:00

Zestoako Udalak eta Zestoan Merkatarien Elkarteak herrian plastikozko poltsen erabilera murrizteko kanpaina jarri dute martxan, elkarlanean. Erosketetarako oihalezko poltsak erabiltzera bultzatu nahi dituzte herritarrak, Ni ere ez naiz plastikozkoa izenburua duen ekimenarekin. Herriko 33 dendak eta tabernak hartuko dute parte ekimenean, Zestoako Udaleko Ingurumen Sailarekin batera. Herritarrek erosketetarako plastikozko poltsak gutxiago erabiltzea da kanpainarekin lortu nahi dutena. Horretarako, plastikozkoen ordez oihalezko poltsak baliatzeko ahalegina egingo dute hemendik aurrera herriko merkatariek eta udalak, «ingurumenari keinu txiki eta erraz bat eginez». Joan-etorriko poltsak Kanpainaren baitan, berrerabiltzeko oihalezko mila poltsa jarrizko dituzte herritarren eskura. Horietatik batzuk joan-etorriko poltsak izango direla azaldu dute; hau da, dendan poltsa jaso, eta erosketa etxera eraman ondoren, berriro dendara itzuli beharko da oihalezko poltsa. Era horretan, beste bezero batzuk poltsa hori bera erabiltzeko aukera izango dute. Merkatariek eta udalak zorroak jaso, eta behin eta berriro erabiltzeko deia egin diete herritarrei. Horrez gain, kanpainaren baitako oihalezko poltsak Zestoan bertan erabiltzeko deia egin dute ekimenaren sustatzaile diren eragileek. «Oihalezko poltsak bertako dendetan eta tabernetan erabilt zeko deia egiten dugu. Era horretan, ingurumena zainduko dugu, eta herrian bertan erosiz gure bertako merkataritza bizirik mantenduko dugu».

Kanpainako irudi  bat

Itziar Sagartzazu Zestoako ingurumen zinegotzia eta Zestoan Merkatarien Elkarteko kideak, kanpainaren aurkezpenean (Argazkia: Zestoako Udala)

Zestoako Udalak eta Zestoan Merkatarien Elkarteak herrian plastikozko poltsen erabilera murrizteko kanpaina jarri dute martxan, elkarlanean. Erosketetarako oihalezko poltsak erabiltzera bultzatu nahi dituzte herritarrak, Ni ere ez naiz plastikozkoa izenburua duen ekimenarekin. Herriko 33 dendak eta tabernak hartuko dute parte ekimenean, Zestoako Udaleko Ingurumen Sailarekin batera.

Herritarrek erosketetarako plastikozko poltsak gutxiago erabiltzea da kanpainarekin lortu nahi dutena. Horretarako, plastikozkoen ordez oihalezko poltsak baliatzeko ahalegina egingo dute hemendik aurrera herriko merkatariek eta udalak, «ingurumenari keinu txiki eta erraz bat eginez».

Joan-etorriko poltsak
Kanpainaren baitan, berrerabiltzeko oihalezko mila poltsa jarrizko dituzte herritarren eskura. Horietatik batzuk joan-etorriko poltsak izango direla azaldu dute; hau da, dendan poltsa jaso, eta erosketa etxera eraman ondoren, berriro dendara itzuli beharko da oihalezko poltsa. Era horretan, beste bezero batzuk poltsa hori bera erabiltzeko aukera izango dute. Merkatariek eta udalak zorroak jaso, eta behin eta berriro erabiltzeko deia egin diete herritarrei.

Horrez gain, kanpainaren baitako oihalezko poltsak Zestoan bertan erabiltzeko deia egin dute ekimenaren sustatzaile diren eragileek. «Oihalezko poltsak bertako dendetan eta tabernetan erabilt zeko deia egiten dugu. Era horretan, ingurumena zainduko dugu, eta herrian bertan erosiz gure bertako merkataritza bizirik mantenduko dugu».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide