Joan den asteburuan pistako IV Goal Txapelketa jokatu zuten Tafallan (Nafarroa). Bi egunetan zehar hainbat proba izan ziren, scracht, japonesa, keirin, abiadura, eliminazioa, eta puntuazioa, hain zuzen. Parte hartu zuten txirrindularien artean nabarmentzekoak izan ziren Zarauztarra taldeko mutilek lortutako emaitzak. Kadete zein junior mailan zarauztarrak izan ziren nagusi.
Kadete mailan Jokin Aranburu sailkapen orokorreko garailea izan zen lau probatatik hirutan lehen postua lortuta eta Aratz Olaizola hirugarren, lehiaketa oso ona egin ondoren. Biek ala biek Gipuzkoako selekzioko taldekide gisa korritu zuten.
Junior mailan Gipuzkoako txapeldun Xabier Gorrotxategik garbi utzi zuen pistako kontuetan duen esperientzia eta abilezia; lehenengo egunetik liderraren maillota jantzi zuen eta azkenean podiumeko maila gorenera igo zen.
Aurrera begira, pistako Euskadiko eta Espainiako txapelketak dituzte helburu.Bitartean, asteburu honetan hasita, errepideko lasterketei ekingo diete.
