EHEk Euskaraz Bizi Egun Txikia antolatu du martxoaren 3rako

Zarauzko Hitza 2012ko otsailaren 21a

Donostian egingo dute aurten Euskaraz Bizi Eguna, martxoaren 17an, hain justu. Lehenengo bi ekitaldiak Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) eta Gernika-Lumon (Bizkaia) egin ondoren, hiriburu batean egiten den lehen Euskaraz Bizi Eguna izango da aurtengoa. Martxoaren 3an, berriz, Euskaraz Bizi Egun Txikia izango da Zarautzen. Hizkuntz Eskubideen Egunetik Euskaraz Bizi Egunera Euskaraz Bizi Eguna baino lehen, Hizkuntz Eskubideen Eguna antolatzen zuen EHEk. 2004tik 2009ra arte iraun zuen horrek. Orain hiru urtetik hona, ordea, Hizkuntz Eskubideen Eguna ez baino, Euskaraz Bizi Eguna antolatzen du talde euskaltzaleak. Zer dela-eta aldaketa hori? Zarauzko EHEko kideek argitu digutenez, EHEren azken xedea herri euskalduna berreraikitzea da, eta horretarako euskaldunoi dagozkigun eskubideak aldarrikatzetik harago, euskaraz bizitzeko bidea egin behar dugu. Horixe Hizkuntz Eskubideen Egunetik Euskaraz Bizi Egunera jauzi egin izanaren arrazoia. Jaia eta aldarrikapena Pasa den urteko otsailean Donostian egin zuten manifestazioan ereindako hazia ernalduz, “urrats bat haratago” egitekoa asmoa plazaratu dute EHEko kideek. Jaia eta aldarrikapena uztartuko ditu Donostiako ekitaldiak. Bulebarretik Euskalduna naiz eta harro nago! lelopean hasiko den manifestazioa izango da eguneko ekitaldi nagusia. Baina, horrez gain, goizetik gauerako egitarau oparoa osatu du EHEk. Donostiako Parte Zaharrean, kale animazioa, haurrentzako ikuskizunak, herri-bazkaria, kontzertuak, eta abar izango dira. Euskaraz Bizi Egun Txikia Euskaraz Bizi Egunaren harira, Zarauzko EHEk [...]

Donostian egingo dute aurten Euskaraz Bizi Eguna, martxoaren 17an, hain justu. Lehenengo bi ekitaldiak Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) eta Gernika-Lumon (Bizkaia) egin ondoren, hiriburu batean egiten den lehen Euskaraz Bizi Eguna izango da aurtengoa. Martxoaren 3an, berriz, Euskaraz Bizi Egun Txikia izango da Zarautzen.

Hizkuntz Eskubideen Egunetik Euskaraz Bizi Egunera

Euskaraz Bizi Eguna baino lehen, Hizkuntz Eskubideen Eguna antolatzen zuen EHEk. 2004tik 2009ra arte iraun zuen horrek. Orain hiru urtetik hona, ordea, Hizkuntz Eskubideen Eguna ez baino, Euskaraz Bizi Eguna antolatzen du talde euskaltzaleak. Zer dela-eta aldaketa hori? Zarauzko EHEko kideek argitu digutenez, EHEren azken xedea herri euskalduna berreraikitzea da, eta horretarako euskaldunoi dagozkigun eskubideak aldarrikatzetik harago, euskaraz bizitzeko bidea egin behar dugu. Horixe Hizkuntz Eskubideen Egunetik Euskaraz Bizi Egunera jauzi egin izanaren arrazoia.

Jaia eta aldarrikapena

Pasa den urteko otsailean Donostian egin zuten manifestazioan ereindako hazia ernalduz, “urrats bat haratago” egitekoa asmoa plazaratu dute EHEko kideek. Jaia eta aldarrikapena uztartuko ditu Donostiako ekitaldiak. Bulebarretik Euskalduna naiz eta harro nago! lelopean hasiko den manifestazioa izango da eguneko ekitaldi nagusia. Baina, horrez gain, goizetik gauerako egitarau oparoa osatu du EHEk. Donostiako Parte Zaharrean, kale animazioa, haurrentzako ikuskizunak, herri-bazkaria, kontzertuak, eta abar izango dira.

Euskaraz Bizi Egun Txikia

Euskaraz Bizi Egunaren harira, Zarauzko EHEk ere ekimen bat baino gehiago egiteko asmoa azaldu du. Hasteko eta behin, norbanako eta eragileen artean atxikimendu kanpaina jarriko du martxan. Oraingoan, ordea, atxikimendua eskatu ez ezik, konpromisoa ere eskatu nahi die zarauztarrei: “Euskararen eta euskaldunon alde egotetik, euskararen eta euskaldunon alde ekitera pasa behar dugu”, esan dute Zarauzko EHEko kideek.

Atxikimendu kanpainaz gain, beste ekimen bat ere izango da Zarautzen: martxoaren 3an, Euskaraz Bizi Egun Txikia egingo dute. “Iraileko herri-bazkarira bezainbat jende animatzen bada, gu konforme”, adierazi dute umoretsu talde euskaltzaleko kideek. Putzuzulo Amets Fabrikan izango dira egun horretako ekitaldirik gehienak.

 

Arratsaldeko 17:00etan, lagun-taldeen arteko Mihiluze lehiaketa izango da gaztetxean bertan. Arrano, Eguzki, Txiki Polit, Tarin edo gaztetxean bertan izango da izena emateko aukera. 19:00etan, berriz, triki-poteoa Agosti eta Barrenarekin. 23:00etan, erromeria; eta, eguna bukatzeko, Xiximaru AJ.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide