
Bi hilabete eskas falta dira santelmoetarako, eta danbor hotsak fintzen hasteko garaia iritsi da. Martxoaren 2an, ostirala, hasiko dira nagusien danborradarako entseguak. Ostiraletan (22:15ean) eta larunbatetan (11:15ean) izango dira entseguak, mojaxarren komentuko kaperan. 18 urtetik gorakoek har dezakete parte, eta martxoaren 9a izango da izena emateko azken eguna (entseguan bertan).