Urola Kosta, besteren azalean

Urola Kostako Hitza 2012ko otsailaren 21a

Azpeitiarrak ez dira izan trapu zaharrak nahiz berriak soinean jarri, eta besteren baten papera hartu duten bakarrak. Eskualdeko herrietan irudimena martxan jarri dute, eta ikusgarria izan da emaitza. Zarauzko Santa Ana egoitzako adinekoek eta langileek ezkontza bat irudikatu zuten herenegun herriko kaleetan (Argazkia: Lorentxo Portularrume). Beizamako umeak mozorrotuta (Argazkia: Beizamako Haurreskola). Zumaian, Egipton baleude bezala. Txakolin botila mozorroa, Getariarako mozorro ezin egokiagoa, mahatsak atzean dituela. Hegaztiak izan ziren boladan Zestoan, eta kanarioz jantzi zen Kanario.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide