Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Orioko Udaleko Kultura, Euskara, Hezkuntza eta Festa Batzordeak idazkera lantzeko tailerra antolatu du. «Euskara maila ona izanda, ofizioz nahiz afizioz, idazteko premia eta gogoa» duen edozeinek jaso ditzakete eskolak. Hau da, antolatzaileek adierazi dutenez, ikastaroa «ez dago pentsatuta hizkuntza soslai jakin bat landu nahi dutenentzat». Beraz, «euskaraz hobeto komunikatu eta egokiago idatzi nahi dutenenentzat» prestatu dute.
Martxoan hasiko da ikastaroa, eta ekainera arte iraungo du., Guztira hamabost eskola emango dituzte, hiru ordukoak. Saioak astelehen edo astearte arratsaldetan egingo dituzte, Orioko kultur etxean, 17:00etatik 20:00etara bitartean.
Euskara, eguneratuta
Iñaki Iturain izango da ikastaroko irakaslea. «Euskara eguneratzen» eta sakontzen irakatsiko d; besteak beste, «informazioa modu zuzen eta koherentean» adierazteko oinarrizko kontzeptuak erakutsiko ditu. Euskaltzaindiaren azken arauak ere jorratuko dituzte. Ikastaroak 90 euroko prezioa du.