«Antzerkia gustukoa al duzu?». Horixe galdetu die Zumaiako Udalak herriko gazteei. Otsail hasieratik helduentzako antzerki tailerra egiten ari dira, Beheko Plaza egoitzan, eta, orain, 12 eta 17 urte bitartekoei eskaini nahi die antzerkian murgiltzeko aukera. Esti Curiel aktore zumaiarra izango da irakaslea, eta saioak larunbatetan egingo dituzte, 10:30etik 12:30etara. Izena otsailaren 29a bitartean eman daiteke; hileko 10 euro kostako da.
«Antzerkian mugimendu handirik ez zegoenez, 18 urtetik gorakoentzako tailerra egitea proposatu nuen. Bertan hainbat gaztek eman zuen izena, eta, nolabait esateko, hortik sortu zen ikastaro hau», jakitera eman du Curielek. Gainera, «askori gustatzen zaio antzerkigintza, baina askotan ez dira ausartzen. Beraz, helburua neska-mutilak antzerkira gerturatzea da». Interesa badagoela iritsi dio irakasleak: «Nik uste du animatuko direla, nahiz larunbat goizetan eskola kirola izaten duten».
Gazteei zuzendutako antzerki ikastaroan izena eman dezaketenen adin tartea handia den arren, multzo bakarra osatuko dute. Eta lan metodologiari dagokionez, jolasa izango da oinarri. «Txikitan guraso izatera edo mediku izatera jolasten gara. Ondo pasatzeko asmoz, beste pertsonaia batzuen azalean sartu, eta beste istorio batzuk sortzen ditugu. Antzerkiari ildo horretatik ekin behar zaiola uste dut. Beraz, jolas horretatik abiatuta, gorputz mugimenduak eta inprobisazioak ere landuko ditugu», adierazi du irakasleak.