Lehen sorospen ikastaroa, martxoaren 5ean

Zarauzko Hitza 2012ko otsailaren 20a

Martxoaren 5ean lehen sorospen ikastaro bat hasiko du DYA Gipuzkoak. Hiru aste iraungo du, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko zazpietatik bederatzietara. DYAren Zarauzko ordezkaritzan izango dira saioak (Iturribidea, 12-14, behea).

Ikastaroa jasotz...

Ikastaroa jasotzeko ez da beharrezkoa gaiaren inguruko ezagutzak izatea. Egunerokotasuneko osasun arriskuei aurre egiten irakatsiko dute; hala, bihotz eta birikak suspertzen, eta zauriak, hausturak eta erredurak artatzen ikasiko dute ikasleek, teorian baina baita praktikan ere.

Ikastaro amaierako froga gainditzen dutenek sorosle titulua jasoko dute, eta EHUrako bi kreditu.

Ehun euroko kostua du matrikulak, eta ikasle kopurua mugatua da. Interesa duenak telefono honetan eman dezake izena: 943-46 46 22.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide