Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkarteak alebin, infantil, kadete eta junior mailatako taldeak aurkeztuko ditu igandean, otsailaren 26an, Arrosategi parkean, 12:00etan.
Hastekoa den denboraldian errepide, pista, ziklo-kross eta BTT modalitateetan lehiatuko dira.
Aurkezpenaren ostean, eguraldiak laguntzen badu, Getariako itzulia egingo dute guztiek. Eta ondoren, bazkaria egingo dute Itsasmendiko Elkartean.