Nekane Juradok azken liburua aurkeztuko du asteazkenean, Alondigan

Getariako Hitza 2012ko otsailaren 20a

Nekane Juradok Independencia. De reivindicación histórica a necesidad económica liburua aurkeztuko du asteazkenean Getariako Alondigan, 19:30ean, Harritan Blai taldeak antolatuta. Ondoren solasaldia izango da.

Jurado Ekonomia eta Enpresa Zientziet...


Nekane Juradok Independencia. De reivindicación histórica a necesidad económica liburua aurkeztuko du asteazkenean Getariako Alondigan, 19:30ean, Harritan Blai taldeak antolatuta. Ondoren solasaldia izango da.

Jurado Ekonomia eta Enpresa Zientzietan, Aktuaritza eta Finantza Zientzietan eta Psikologia Klinikoan lizentziatua da, eta 1988tik etenik gabe aritu da ezker abertzalearen sozioekonomia sailean lanean. Halaber, genero ikertzailea da, ekonomian emakumeen ekarpena aztertzen duena, eta hogeita bost urte baino gehiago darama Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sailean. Ezpala aldizkariaren sortzaileetako bat da, eta Política Social y Vivienda en HEH, el Estado español y la UE liburua plazaratu zuen Ipar Hegoa fundazioarekin, 2004an. Hamaika artikulu idatzi ditu, baita talde-liburuak ere; besteak beste, La Europa, ¿de quién? (Txalaparta, 2005) eta Conversaciones en una Euskal Herria en crisis (Kimetz Kolektiboa, 2009).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide