Saharako errepublika aldarrikatuko du Leok’k taldeak, kontzertu baten bidez, larunbatean

Zarauzko Hitza 2012ko otsailaren 20a

Saharako Errepublika Demokratiko Arabiarra aldarrikatu zuteneko 36. urteurrena da otsailaren 27an, astelehenean. Horren harira, Zestoako Leok’k musika taldeak elkartasun kontzertua eskainiko du hilaren 25ean, ostiralean, Zarauzko Musika Plazan, ...


Saharako Errepublika Demokratiko Arabiarra aldarrikatu zuteneko 36. urteurrena da otsailaren 27an, astelehenean. Horren harira, Zestoako Leok’k musika taldeak elkartasun kontzertua eskainiko du hilaren 25ean, ostiralean, Zarauzko Musika Plazan, 19:30ean. Saharautz taldeak antolatu du ekimena.

Taldeak Saharako Errepublika Demokratiko Arabiarra aldarrikatzeaz gain, Saharautzen Saemel proiektuari bultzada emango diote; emakume sahararrei elkartasuna adieraztea du helburu.

Luis Llavorik, Mitxel Orbegozok, Gotzon Lizasok, Koldo Igualek, Sebastian Etxeberriak eta Juanantonio Kortadik osatzen dute taldea. Zarauzko kontzertuaren bezperan, ostiralean, Bilbon joko dute, Bilbo Rock aretoan, 21:00etan. Bilboko Udalak, Euskal Fondoak eta Otsailak 27 Koordinakundeak antolatu dute Bilboko kontzertua.

www.myspace.com/leokkmusika

http://es.wikipedia.org/wiki/Leok’k

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide