
Rock doinuekin ospatzen ari dira herritarrak 2012ko Inauteriak. Rockbox elektrotxarangarekin kalejiran, mozorrotutako hainbat lagun ari da pilatzen herrian. Kolore guztietakoak eta era guztietakoak, baina guztiak ongi pasatzeko prest. 20:15ean, koadrilen arteko mozorro onenari eta ongien mozorrotutako tabernari saria emango diote Musika Plazan. Festa hasi besterik ez da egin.



















