Kalejirarekin ekin diote Inauteriei Zumaian

Aritz Mutiozabal 2012ko otsailaren 18a

http://youtu.be/xqn1X4gdYo4 Atzo arratsaldeko Zumaiako Musika Bandaren Inauterietako kalejirari segida emanez, Iraunkorrak txarangak hartu du gaur eguerdian herria girotzeko lekukoa. Erribera kaletik abiatuta, herrian barna aritu dira zumaiarrak jaira deituz. Oraindik goiz bazen ere, herritarrak kalera ateratzen hasi dira beren mozorroak erakusteko, eta, nola ez, lagunartean edo familian ondo pasatzeko. Arratsaldean mozorro lehiaketak egingo dituzte –adin guztientzako egongo da–, eta gauean, diskoteka mozorrotua Kofradian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide