Ostiralean ikastetxeetan eta larunbatean herrietan ospatuko dituzte Inauteriak

Karkara.eus 2012ko otsailaren 17a

Larunbateko desfilean koreografia berezia izango da

Inauteriak festarako aitzakia dira batean eta bestean eta Orion eta Aian ere izango da ekitaldirik. Gaur, ostirala, ikastetxeek jarriko diete jaiei lehen mozorroa.

Ikastolakoek arratsalderako honako...

Larunbateko desfilean koreografia berezia izango da

Inauteriak festarako aitzakia dira batean eta bestean eta Orion eta Aian ere izango da ekitaldirik. Gaur, ostirala, ikastetxeek jarriko diete jaiei lehen mozorroa.

Ikastolakoek arratsalderako honako egitaraua prestatu dute:

  • 14:30etik 15:45era DBHko ikasleak LHko ikasleentzat antolatutako jolasak.
  • Bitartean DBHko txaranga Ikastolaren inguruak alaituz musika jotzen arituko da.
  • 15:15etik 15:45era HHko ikasleak DBHko txarangarekin dantzan arituko dira pergolan.
  • 15:45ean HHko ikasleen kalejira Ikastola aurreko plazan.
  • 15:45 inguruan Eguneko Zentrora bisita.
  • 16:00etan inauterietako pregoia.
  • 16:05ean LHko ikasleen inauterietako dantza ikastola aurreko plazan.
  • 16:15ean Ikastolako gurasoek banatutako txokolate beroa eta bizkotxoak, ikasle, guraso, irakasle eta ikuskizuna ikustera hurbilduko diren herritar guztientzat.

Zaragueta eskolako irakasle eta ikasleek ere herriko kaleak alaituko dituzte inauterietako konpartsarekin.Gainera, aurten, Zaragueta irratiaren bidez euskal kantuak eskaintzeko aukera izango dute irratira deitzen dutenek.Eskolatik abiatuta Arrantzale kalean bi geldiune egingo dituzte eta bakoitzean hainbat dantza eta antzezpen, herriko plazara iritsi aurretik. Herriko plazan gelditze luzeagoa hamaiketako eta guzti eta  eskolara bidean, Eusko Gudarien kalean, azken dantzak egingo dituzte.

  • 10:30ak aldera Bikamiotan elkartu.
  • 15:00etatik aurrera eskolako frontoian irrati saioa, euskal abesti eskainiak kantatu eta dantzatu.
  • Ondoren, txokolate bero janteko.

Aian Unibertsoa eta zeltiarrak

Aian ere ez da festa giroko ekitaldirik faltako. Inauteriak Lardizabal eskolako neska-mutilek mozorro jaia egingo dute arratsaldean. 15:00etan hasita kalejira izango da eta ondoren, frontoian egiteko ikuskizuna prestatu dute. Unibertsoa gaitzat hartuta musika eta dantza uztartuz eskainiko dute emanaldia. Inauteri festa amaitzeko gurasoek prestatutako txokolate jana egongo da. Andatzako eskolan ere gaur ospatuko dituzte Inauteriak, hauek, ordea, goizez. Zeltiarren kultura izango dute gai nagusia eta horren harira eskolako umeek dantzak eta jolasak egingo dituzte.

Larunbatean desfilea

Ikastetxeek ostiralean egingo dute festa eta larunbateko jaia herri osora zabalduko da. Mozorro desfileak, lehiaketak eta musika izango dira aurten Inauterietan. Orain arte, Inauteri larunbatean mozorro festa izaten zen kaleetan barrena, baina umeak batetik eta gazte eta helduak bestetik. Aurten, ordea, denak elkartzea pentsatu eta herriko talde, ikastetxe, elkarte…, Udalak egindako deialdiari erantzun eta Inauteriak denek batean antolatuz. Gaztetxeko, Ikastolako, Zaraguetako, esperientzia eskolako, Txurrumuskiko, tabernetako eta Udaleko ordezkariak elkartu dira guztien ideiekin Inauteri parte hartzaileak antolatzeko.

  • Eguerdian,  epaileen bira herriko tabernetan tabernak nola apainduta dauden ikusi eta berezienei diploma bana emateko.
  • 18:00etan hasita desfilea: Bikamiotan hasi eta Estropalari kaletik pasatuta autopista azpira joan ondoren Arrantzale kalean geldialdia koreografia dantzatzeko. Gainontzeko geldialdiak: Ikastola parean. Ibai Ondon, Aritzagan eta Plazan.
  • Desfile ostean, jatekoa plazan. Txartelak aurrez salgai Kultur Etxean, Salatxon eta kiroldegian.

Koreografia ikasteko azken entsegua gaur, otsailaren 17an, izango da Ametsa Gaztelekuan 19:00etan.
Desfilean parte hartzen dutenen artean hiru sari emango dituzte amaieran plazan: karrozarik onenari, taldekako mozorrorik onenari, eta bakarkako edo binakakoari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide