Txori Txiki Musika Eskolaren eskutik, hainbat haur eta helduk hartu dute parte gaur arratsaldean Mamu festa kale ikuskizunean. Musika Eskolatik abiatu eta kalejira egin dute Erribera kaletik barrena, Ondartxoko plazaraino. Han, Alfred Hitchcock-en –Inaxio Tolosa– gidaritzapean, Psicosis filmeko pasarte ezagunena antzeztu dute Elena eta Telmo Iruretak. Dantza tailerreko kideek eskainitako bi saioak eta haurren gurasoek erakutsitako jantzi bereziek ere txalo zaparradak jaso dituzte.Hemen ikus dezakezue argazki bilduma: