Lopez-Ibor familiaren soineko bilduma, Balentziagan

Getariako Hitza 2012ko otsailaren 17a

Balentziaga Fundazioak Lopez -Ibor familiaren soineko bilduma jaso du. 35 pieza eman dizkio guztira. “Sarrera esanguratsua” dela dio fundazioak, “kantitate zein kalitate” aldetik. Lopez-Ibor ahizpen eskutik jaso du bilduma, Jose Lopez-Ibor psikiatra entzutetsuaren alaben eskutik, hain zuzen. Soinekook haien amarenak ziren, Socorro Aliñorenak. Hamabi soineko, hiru eguneko konjunto, lau beroki, zazpi kapela (hegaldunak, kasketak, boneteak eta burukoak), zazpi zeremonia eta gaueko eskularru pare eta 50. hamarkadako botoi sorta bat. Piezak 30. hamarkadakoak eta 60. hamarkadaren lehen erdialdekoak dira, egunekoak, koktelekoak zein gauekoak. Bada 40. hamarkadaren erdialdeko pieza bitxi bat ere, déshabillé izenez ezaguna. Jakinarazi dutenez, pieza horiek hutsune handia beteko dute museoak zaindutako bilduman. Cristobal Balentziaga Museoaren Kontserbazio eta Leheneratze saila aurduratuko da aurrerantzean bilduma leheneratzeaz, mantentzeaz zein zaintzeaz.  

Balentziaga Fundazioak Lopez -Ibor familiaren soineko bilduma jaso du. 35 pieza eman dizkio guztira. “Sarrera esanguratsua” dela dio fundazioak, “kantitate zein kalitate” aldetik. Lopez-Ibor ahizpen eskutik jaso du bilduma, Jose Lopez-Ibor psikiatra entzutetsuaren alaben eskutik, hain zuzen. Soinekook haien amarenak ziren, Socorro Aliñorenak.

Hamabi soineko, hiru eguneko konjunto, lau beroki, zazpi kapela (hegaldunak, kasketak, boneteak eta burukoak), zazpi zeremonia eta gaueko eskularru pare eta 50. hamarkadako botoi sorta bat. Piezak 30. hamarkadakoak eta 60. hamarkadaren lehen erdialdekoak dira, egunekoak, koktelekoak zein gauekoak. Bada 40. hamarkadaren erdialdeko pieza bitxi bat ere, déshabillé izenez ezaguna. Jakinarazi dutenez, pieza horiek hutsune handia beteko dute museoak zaindutako bilduman.

Cristobal Balentziaga Museoaren Kontserbazio eta Leheneratze saila aurduratuko da aurrerantzean bilduma leheneratzeaz, mantentzeaz zein zaintzeaz.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide