Zubietan eraiki nahi zuten erraustegiari sei hilabeteko moratoria ezarri ondoren, ekainean izango da honen inguruko erabakia. Orduan erabakiko dute gure agintariek egitasmo honekin aurrera egin edo hondakinei beste aterabide bat eman. Ekainera bitartean pauso asko eman beharko dira, eta guk, herritarrok, erne eta informatuak egon beharko dugu, hartzen den erabakiak guregan baitu eragin zuzena.