Gaur goizaldean izan du Alex Urangak Hawaiiko txapelketan estreinatzeko aukera, baina, zoritxarrez, ez du lehen kanporaketa gainditzerik izan. Bosgarren errondako saiorik lehiatuena izan da berea, eta kanpoan gelditu da hamar ehunekoren aldeagatik. Lortu duen puntuaketa (17,75) nahikoa litzaioke gainontzeko zazpi kanporaketak gainditzeko, baina maila handieneko saioa egokitu zaio. Emaitza ez da berak esperotakoa, baina maila baduela erakutsi du, beste behin.