Sorlekutik egitasmoaren baitan, piano kontzertua izango da gaur. Aurtengo Andoaingo VII. Piano Jaialdian parte hartu duten 27 piano- jotzaile zarauztarrak izango dira Lizardi antzokiko oholtza gainean;, Helena Agirre, Nora Barathova, Iñigo Altuna, Naiara Azkue, Kian Barghuthi, Sara Barghuthi, Raquel Arano, Rebeca Barrena, Blanca Basanez, Maria Basanez, Ane Basanez, Mikele Reato, Aitana Reato, Garazi Bengoetxea, Nicola Dodds, Goretti Eizagirre, Nora Eizagirre, Ane Engelhardt, Alexander Gurrutxaga, Andrea Escobar, Alaia Etxabe, Paula Escobar, Alaia Etxabe, Paula Izulain, Miren Izulain, Nahia Lertxundi, Ana Ocamica, Edith Oyarzabal, Elisabeth Oyarzabal, Jon Paul Zabala eta Peru Zabala, hain zuzen. Hala, herritik kanpo lortutako arrakastaren ondoren herrian erakutsiko dute euren lana. Guztira 27 obra eskainiko dituzte, Laura Bilbao irakaslearen ikasleek:
Kontzerturako sarrerak bi euroko kostua izango du. Aldez aurretik erosi nahi dutenak, berriz, Sanz Eneara jo beharko dute.
Fernandez eta Sarasua
Otsaileko kontzertu horren ondoren, Sorlekutik ohiko formatora itzuliko da, berriz ere. Ildo horretatik, hurrengo saioan—data zehazteke dute oraindik— Sanz Eneako sotoan izango dira Miren Fernandez eta Antton Sarasua musikari zarauztarrak, oraintsu argitaratu duten Lo lo maite diskoari buruz solasean..