Lilatoira joateko autobusa antolatu du Zarauzko kiroldegiak. Martxoaren 4an izango da proba, baina autobuserako izen-ematea zabalik dago, hilaren 29ra arte. Bazkideek bi euro ordaindu beharko dute, eta ez direnek 5. Autobusa goizeko bederatzietan abiatuko da Donostiarantz, martxoaren 4an, kiroldegi aurretik. Itzulera autobusean bertan adostuko dute.