Getariako Taxco, Itxaspe, Harralde, Giroa, Xaku eta Sokoa tabernetan pintxo poteoa izango da bihar, 18:30eatik 22:00etara bitartean, eta bertaratzen direnek kriantza ardoa eta ardo gorria, txuria edo zuritoa eta pintxoa bi eurotan eskuratuko dute. Ostalariek astero aldatuko dituzte pintxoak; pasa zen astean hasi zen ekimena.